Emisio Gutxiko Eremuaren ezarpena 2024 erdialdera arte atzeratuko da
50.000 biztanletik gorako udalerri guztiek beren hiriguneetan Emisio Txikiko Eremuak (BBE) izan beharko dituzte datorren urtarriletik aurrera. Donostiako Udalak, baina, luzapen bat eskatu dio Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioari, epe horietan ezartzea “oso zaila” izango litzatekeela iritzita. Udaletik adierazi dutenez, urrats horiek betetzeko prozedura batzuk egin behar dira aurretik, eta udal-ordenantzak legezko izapidetze luzea behar du. Horrenbestez, 2024ko erdialdera luzatuko litzateke eremuaren lehen fasearen zehaztapena eta orduan hasiko lirateke hasiko lirateke sentsoreak, kamerak eta aire-neurgailuak jartzen.
Espainiako Garraio Ministerioak ez dio oraindik eskaerari erantzun, baina udaletik adierazi dutenez, gobernu berria hasten denean antzeko egoeran dauden herri guztiei “erantzun orokorra” ematea espero dute. Azaldu dute, halaber, Next Generation funtsen bidez lizitatu zen proiektuaren alde teknologikoa aurreratua dutela, baina, ezarpenaren eremu zehatza “erabakitzeke” dagoela oraindik. Lehenik, «zein kaletatik zein kalera» ezarriko den zehaztu behar da; ondoren, Mugikortasun Plana egin behar dute udalean, eta hura udal ordenantzan onartu.
Emisio txikiko eremua
Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Legeak jasotzen duenez, 50.000 biztanletik gorako udalerri guztiek beren hiriguneetan Emisio Txikiko Eremuak (BBE) sartu beharko dituzte 2023ko abenduaren 31 baino lehen. Halako eremuetan, airearen kalitatea hobetzea izango dute helburu eta hortaz, ibilgailu batzuen sarbidea mugatuko da, bertako bizilagunen salbuespenarekin. Nolanahi ere, kudeaketaren aurretik, eremu horren kontrola eta azterketa egingo da airearen kalitatea neurtuta, eta eremuaren nondik norakoa zehaztuko da.