Hitzarmena lortu dute langileek Gipuzkoako Garbiketarako, soldata arrakala %55 murriztuta
ELA sindikatuak eta ASPEL patronalak akordioa lortu dute Gipuzkoako Eraikin eta Lokalen Garbiketako Hitzarmena berritzeko. Langileek %20 soldaten igoera lortu dute 5 urteko greba dinamiken ondoren, baita inaplikazio klausula eta ultraktibitatea klausula ere, besteak beste. Hitzarmen berriak 5.000 langileri eragiten dio, %90 emakumeak.
2018. urtetik, ELA sindikatuak hainbat greba dinamika bultzatu ditu sektorean soldata arrakalaren aurkako borrokan pausuak emateko. Hori honela, irailaren 17an greba deialdi berria iragarri zuen urriaren 17tik 30era, eta aldaketarik ezean mugagabea izango zela. Hori ikusirik, patronalak negoziaketa mahaian izandako jarrera berbideratu eta sindikatuaren eskaeretatik gertuago zeuden proposamena luzatu zuen.
Hori dela eta, aurreakordioaren alde azaldu dira langileak asanbladan. 2026. urtera arteko indarraldia izango du, eta %19,9rainiko soldata igoerak izango dituzte langileek. Horrez gain, erosahalmena berreskuratzeko, 2022-2023-2024-2025 urteetako KPIaren batura %7,7koa baino handiagoa bada, 2027ko urtarrilaren 1ean soldatak beste %3,9raino eguneratuko dira.
2018. urtean, negoziaketa mahaia ireki zenean, sektoreak bizi zuen soldata arrakala %28koa zen eta Gipuzkoako kale garbikuntzak ondorengo urteetan izandako soldata igoeren ondorioz gaurdaino soldata arrakala %40koa. Hori horrela, sinatutako aurreakordioari esker, Gipuzkoako garbikuntzako sektoreak zuen soldata arrakala %55ean murriztea lortu da.
Bestalde, hitzarmen berriak inaplikazio klausula eta ultraktibitatea klausula ere barnebilduko ditu, modu horretan hitzarmena aplikatzeari uztea galaraziko da, eta hitzarmena 2027tik aurrera sinatu ezean, egun sinatutako hitzarmenaren aplikazioa ziurtatuko da.