Marina kalean zirkulazioaren noranzkoa aldatuko dute
Donostiako Udalak Erdialdeko Marina kaleko zirkulazioaren noranzkoa aldatuko du aste honetan, “Zubieta eta San Martin kaleen arteko zirkulazioa hobetzeko”, udalak azaldu duenez. “Aldaketa horri esker, guneko bizilagunen, aparkalekuen erabiltzaileen eta zamalanen zirkulazio fluxuak arinduko dira, eta Antiguarako ibilbideetan zirkulazio alternatiba bat eskainiko da”, gaineratu du udalak. Margotzeko eta seinaleztatzeko lanak egiten gaur bertan hasiko dira (hilak 9), eta lanek irauten bitartean, kalea itxita egongo da.
Iazko udan zenbait aldaketa egin zituzten San Martin eta Zubieta kaleen zirkulazioan, baina udalak azaldu duenez, “Mugikortasun Departamentuak zirkulazio hobekuntzak lantzen jarraitu du, inguruko mugikortasunean inplikatutako agenteekin lankidetzan”.