Egunerokoan erabiltzeko teknologia burujabeak eta libreak ezagutzeko aukera Euskarabilduan
Euskarabildua jardunaldiak egingo dituzte hilaren 26an, San Telmo museoan. Aurten, egunerokoan erabiltzeko teknologia burujabeetan eta libreetan jarri dute arreta, izenburuak berak iradokitzen duen moduan: Utopiatik egunerokora. Google gabe, aukera burujabeak badira.
Software librea herritarrei hurbiltzeko lan egiten duten kolektiboak eta proiektuak ezagutzeko aukera emango dute jardunaldiek. Besteak beste, hezkuntza baliabide libreak erabiltzearen garrantziaz arituko dira, eta Frantziako Hezkuntza Ministerioko langile bat ekarriko dute horretarako. Euskal Herrian errotutako zenbait egitasmo ere ezagutu ahalko dira, teknologia burujabetzaren alorrean duten esperientziaren bitartez.
Jardunaldietan parte hartzeko izena eman behar da. Egitarau osoa jarraian kontsultatu daiteke:
- 09:00: Aurkezpena
- 09:15: Sarrera: Software librea, kode askea eta teknologia burujabetza. Miren Berasategi (Deustuko Unibertsitatea)
- 09:40: Hitzaldia: Baliabide libreak hezkuntzan. Alexis Kauffmann (Frantziako Hezkuntza Ministerioa)
- 10:30: Hitzaldia: Hezkuntzako bestelako esperientziak
- 11:00: Atsedena
- 11:30: Esperientziak: Teknologia burujabe bihurtu
- Nextcloud: Bulego birtuala: Asier Etxeberria (iametza)
- Odoo: Enpresa kudeaketa : Beñat Irasuegi (Talaios)
- Mailtrain: marketing digitala : Eli Pombo (iametza)
- Software librea gizartean zabaltzea helburu : Mikel Gartzia (Abaraska)
- Common Voice: Euskarazko ahots teknologia helburu duen ekimen herritarra – Asier Iturralde (Librezale) / Garbiñe Garagarza (Topagunea)