Halterofilia ikastetxeetan eskaintzeko asmoa du aldundiak
Gipuzkoako Halterofiliaren plan estrategikoa aurkeztu dute Foru Jauregian, kirol modalitateari bultzada ematko helburuarekin. Hain zuzen, Gipuzkoako Halterofiliaren 2030 plan estrategikoaren jarduera nagusietako bat ikastetxeetan halterofilia eskaintzea da, haur eta gazteen ezagutza sustatu, eta kluben eta kirolarien kopurua handitu dezaten.
Prentsaurrekoan izan dira Jesús Gutierrez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuko teknikaria, Jaizki Mendizabal Gipuzkoako Halterofilia Federazioko presidentea, eta Inaxio Illarramendi Zarauzko Kiroletako zinegotzia. Planaren alde metodologikoa Prospektikerren arduradun Iñaki Elzaurdik egin du.
Adierazi dutenez, Halterofiliaren praktikak nabarmen egin du gora azken urteotan, eta egun lurraldean dauden sei klubetan, 200 kirolari inguru dira. Horietatik crossfitetik salto egindakoak dira, kirol jarduera horrek ez baitu lehiaketa ofizialik araudi olinpikoaren babespean. Era berean, emakumeen kopurua nabarmen hazi dela nabarmendu dute, kirolari guztien % 35etik % 45era bitarteko ehunekoarekin.
Halterofilia Ikastetxeetan sartzeko hasierako urratsak Irun, Zarautz eta Zizurkil egingo lituzkete lehenik, jada klubak badaudelako bertan. Hortik abiatuta, baina, Donostiara eta lurraldeko gainerako herrietara hedatzea dute xede. Ikastetxeetan sustatzeaz gain, lehiaketen kirol praktika hobetzea eta jardueran esku hartzen duten pertsonen maila teknikoa hobetzea dute helburu, besteak beste.
Gipuzkoako Halterofilia Federazioko presidente Jaizki Mendizabalek azaldu duenez, “plan honek halterofiliak Gipuzkoa izango duen bilakaerarako oinarriak ezartzen ditu. Planak 6 helburu nagusi ditu, eta horietan halterofiliari eutsiko zaio: kirolariak eta klubak, entrenamenduak eta lehiaketak, ezagutza, marketina eta komunikazioa; baita plan estrategikoaren kudeaketa eta baliabide ekonomikoak ere”.