Japoniako 'Little Donostia' ezagutu du udalaren ordezkaritzak
Donostiako alkate Eneko Goiak eta Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzi Jon Insaustik, Takiko sarreran (Mie prefektura, Japonia) eraikitako aisialdi eremuan egon dira “Little Donostia” ezagutzen. Bertan, Donostiari eta hiriko gastronomiari eskainitako kalea dute, Kontxako baranda eta guzti.
Aisialdi eremu hau 2017an eraiki zen, Yukio Kubo Takiko alkateak eta Tetsua Tachibana enpresari japoniarrak Donostia bisitatu zutenean. Donostiako hainbat sukaldari, taberna eta jatetxerekin egin zuten harremana, hiriko zati txiki bat Japoniara eramateko helburuarekin. Taberna horietako askok, San Sebastian Street aisialdi eremuan kokatuta dauden jatetxeetako profesionalak izan zituzten Donostian, euren prestakuntzan laguntzeko. Bi hirien harremana sendotzeko adiskidetze hitzarmena sinatu zuten 2018an eta Kontxako barandaren zati bat bidali zuten Takira.
Yukio Kubo Takiko alkateak eskerrak eman dizkio Eneko Goiari, “hirien arteko lotura indartsuagoa ” bilakatzeagatik. Eneko Goiak alkateak, ere aldetik, Donostiaren “nortasuna eta kultura ordezkatzen duen” gunea sortzea eskertu du. Era berean, Goiak eskerrak eman nahi izan die Zazpi, Casa Urola eta Aratz Erretegiko familiei, proiektuan parte hartu eta euskal gastronomiaren erakusle izateagatik.