Euriak ez du herri bazkaria zapuztu
Atzo lehertu zen txupinazoa Amara Berriko jaietan, eta gaur (hilak 14) herri bazkaria egun dute auzoan. Hasiera batean, plazan egin dute, baina euria hasi eta arkupeetara mugitu behar izan dute. Dena den, horrek ez du bertaratutakoen giroa zapuztu. Eguna luzatu nahi duenak, badu horretarako aitzakia: arratsaldean elektrotxaranga, eta gauean Mirua eta Bidean taldeen kontzertuak.
Jarraian, bazkarian zehar ateratako argazki sorta: