Martutene Eivissartu egin da
Asteazkenean hasi ziren Martuteneko jaiak, eta azken txanpari helduko diote asteburuan. Osteguneko Sagardo Egunarekin batera, gaurkoa dute egun handia auzoan, eta herri bazkaria da jarduerarik jendetsuena. Aurten, eivissar jaia jarri dute gaitzat, eta asko izan dira gonbita horri erantzun eta bazkarira mozorrotuta joan direnak, gazteak bereziki.
Bazkariaren aurretik, txarangak alaitu ditu auzoko kaleak, eta ikastolako aterpean amaitu du ibilaldia. Iluntzean luzatu nahi duenak, Gozategi taldeak joko du 23:00etatik aurrera.
Jarraian, irudi sorta eta bideoa: