Euriborraren igoerak bankuen jardunbide egokien kodea baliogabetu duela ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak
Oraingoz, Gipuzkoan lau pertsonak aitortu dute egoera larrian daudela (Elena, Jose, Mercedes eta Leire). Guztiek hipotekak dituzte Kutxabanken eta Banco Santanderren, baina askoz gehiago izango dira etorkizun laburrean Kaleratzeak Stop plataformak adierazi duenez. Izan ere, euriborraren igoerak inolako baliorik gabe utzi du Bankuen Jardunbide Egokien Kodea (BGBK), eta berrikusteko eskatu dute.
Kaleratzeak Stop elkarteak ohar batean azaldu duenez, kode horren helburua da beren maileguen ohiko kuota ordaindu ezin duten familia kalteberei laguntzea, eta, horrela, etxetik bota ahal izatea galaraztea. Zehazki, bost urteko gabeziak arautzen dira bankuen jardunbide egokian eta hipotekadun kalteberentzat edo garaiz eta behar bezala ordaindu behar ezin izan dutenentzat eskaintzen da. Jardunbide hori, baina, ez da baliagarria izango etorkizun laburrean, euriborra % 4,5ean egoteak, euriborrean oinarritutako gabezien kuota “murriztua” % 0,10 garestitu duelako. “Kaltetuek ezin dute hori ordaindu”, azaldu dute plataformatik.
Hori da Elena, José, Mercedes eta Leireren kasua. “Horiek guztiek ohiko etxebizitza higiezinen burbuila betean erosteko hipotekak sinatu zituzten, metro koadroa Estatuko altuenetarikoa zenean; horregatik, bankuari ordaintzeko geratzen zaien zorra 200.000 eurotik gorakoa da”.
Gauzak horrela, Kaleratzeak Stop Donostiak azaldu duenez, premiazko agerraldia eskatuko du Eusko Legebiltzarreko Etxebizitza Batzordean, alderdiek eskura dituzten baliabide guztiak erabil ditzaten Bankuen jardunbide egokien kodea aldatzeko.