Martuteneko jaietako ikurrina erre dute
Martuteneko jaiak ospatu dituzte asteburuan, eta giro ona nagusi izan bada ere, albiste txar bat izan da baita ere, jai batzordearen ikurrin erraldoia erre baitu norbaitek. Jai batzordeko kideek nabarmendu dute urte asko zeramatzatela jaietan ikurrin hori erabiltzen, eta 400 euro balio zituela.
Jai batzordekoek azaldu dutenez, osteguneko Sagardo Egunean, urteroko legez, ikurrina zintzilikatu zuten ikastetxeko patioan. Han utzi zuten Sagardo Eguna bukatzean, larunbateko herri bazkarirako han egon zedin; ordea, erreta agertu zen larunbatean. “Badirudi ostiral gauean norbait sartu zela patiora, eta larunbat goizean, herri bazkarirako dena prestatzera joan ginenean, erreta aurkitu genuen ikurrina”, azaldu dute jai batzordekoek.