Bi ikastetxetako patioak eraldatuko ditu udalak
Donostiako Udalak hiriko bi ikastetxetako patioak eraldatzea onartu du astearte honetako Tokiko Gobernu Batzordean. Zehazki, Ibai ikastolaren eta Aiete ikastetxearen patioak izango dira eraldatuko dituenak.
Eskola komunitateak irakasleekin eta familiekin partaidetza lan prozesu bat egin ondoren diseinatu dira patiook, eta inklusibotasuna lortzea dute helburu. Patio berriak eraikitzeko 10,5 aste izango ditu enpresa eraikitzaileak, K1 Ekopaisaia enpresak, eta 95.000 euroko aurrekontua izango du patioko.