Buñolen aurka jokatuko du Realak Espainiako Kopan
Espainiako Kopako lehen kanporaketako zozketa egin dute, eta Realari Buñol aurkaria egokitu zaio. Azaroaren 1eko astean jokatuko dute kanporaketa, partida bakarrera eta Buñolen zelaian, Reala baino kategoria baxuagoko taldea delako. Hain zuzen ere, Valentziako bigarren mailan jokatzen du txuri-urdinen aurkariak. 110 talde lehiatuko dira guztira lehenengo kanporaketan.