Errondo Gaina urbanizatzeko lehen urratsa eman du udalak
Tokiko Gobernu Batzordeak astearte honetan onartu du Errondo Gaina deritzon gunean etxebizitza berriak egiteko hasierako onarpena. San Juan de Dios zentroaren eta Anoeta estadioaren artean egongo da urbanizazio berri hori, eta 3,5 hektareako gunea hartzen du bere gain.
Planak ehun etxebizitza inguru aurreikusten ditu, eta guztiak merkatu librean saltzeko izango lirateke. Zortzi etxe multzo eraikitzea aurreikusten da, bakoitzean hamabi etxebizitzarekin. Etxebizitzen batez besteko tamaina 120 metro karratukoa izango dela ere zehazten du planak.