Gureak enpresari adjudikatu diote Otorduak programako janari prestaketa eta banaketa
Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak Gureak Ostalaritza S.L.U. enpresari adjudikatu dio Intxaurrondoko gizarte zerbitzuen zentroan Otorduak programako janaria prestatzeko eta entregatzeko zerbitzua.
Gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonentzako eta familientzako programa da Otorduak, eta Gureak enpresaren moduko enplegu zentro bereziei eta lanerako zentroei gordetako lanpostuak dira bertako janari prestatzaileenak eta banatzaileenak. Kontratuak bi urteko iraupena du, beste urtebetez luzatzeko aukerarekin, eta urteko aurrekontua 77.589 eurokoa da gehienez.