Juantxo Marrero izango da osasun eta ingurumen zuzendari berria
Tokiko Gobernu Batzordeak gaur (hilak 17) onartu du osasun eta ingurumen zuzendari berriaren izendapena. Hain justu, Juantxo Marrero sozialista izango da kargu hori hartuko duena.
Marrero seigarren zihoan PSE-EEn zerrendetan udal hauteskundeetara, baina sozialistek bost eserleku soilik eskuratu zituzten. Hortaz, udalbatzarrean lekurik gabe geratu zen.