Bidebietako eta Buenavistako auzo elkarteek lankidetza hitzarmena sinatu dute
Bidebietako Bideak auzo elkarteak eta Altzako Buenavista auzuneko auzo elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute, elkarteen arteko harremanak sendotzeko eta hainbat arlotan harremanak bultzatzeko helburuarekin.
Bideak elkarteak azaldu duenez, “dokumentuak, beste puntu garrantzitsu batzuen artean, honako hauek jasotzen ditu: udalaren informazio trukerako aldebiko bilerak egitea, baterako ekitaldiak antolatzea eta bi auzoen egoeraren etengabeko azterketa eta jarraipena egitea, ekonomiaren, gizartearen eta lanaren ikuspegitik”.
Jon Tamayok, Bidebidetako auzo elkarteko presidente eta hitzarmenaren sustatzaileak, garrantzitsutzat jo du hitzarmena: “Akordio honen sinadurarekin berdinen arteko lotura zubi garrantzitsu eta sendoak eraikitzen hasi dira, bakoitza zein auzotan dagoen alde batera utzita. Gure elkartearen ikuspuntutik, ezinbestekoa zen hori egitea, arazoak eta helburuak partekatzen ditugunekiko akordioak, zalantzarik gabe, nahi dugun Donostia lortzera hurbiltzen gaituelako, guztion artean eta guztiontzat. Gaurtik aurrera, erabaki sendoz altxatzen hasi gara hori”. Halaber, gaineratu du auzo elkarte gehiagorekin antzeko hitzarmenak sustatuko dituztela.