Gioconda Belli Donostian izango da azaroan, Literaktum jaialdian
Azaroaren 13tik 26ra egingo da Literaktum jaialdia, eta antolakuntzak egitarauaren lehen zertzeladak argitaratu ditu. Besteak beste, Gioconda Belli Nikaraguako idazle ospetsua Donostian izango dela aurreratu dute. Aurten berrargitaratu du Bellik El país de las mujeres liburua.
Antonio Muñoz Molina ere aurtengo gonbidatuen artean dago. Maitasuna izango du ardatz aurtengo jaialdiak, Maitasunaren geografiak izenburua jarri baitiote.
Bestalde, Literaktum Txikia ilustrazio lehiaketa abiatu du antolakuntzak. Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratutako lehiaketa da, eta Ibon Martinek sortutako Onin pertsonaiaren abenturak dira ilustraziorako gaia. Marrazkiak Liburutegi Nagusian eta kultur etxeetako liburutegietan aurkeztu beharko dira urriaren 30etik azaroaren 14ra bitarte.