Lehenengo Zaharrean Fest egingo dute larunbatean, Parte Zaharreko tokiko merkataritza sustatzeko
Zaharrean Parte Zaharreko merkatarien elkarteak lehen Zaharrean Fest eguna antolatu du datorren larunbaterako, urriak 21, Parte Zaharreko tokiko merkataritza sustatzeko asmoz. Erosketak sustatzeko, urriaren 9tik ostegun honetara arte, hilak 19, Zaharrean elkarteko kide diren saltokiek erosketa txartelak emango dizkiete bezeroei, 70 sari baino gehiago eta saski handi bat zozkatzeko. Sarien zozketa Trinitate plazan egingo da larunbatean, 21:30etik aurrera.
Horrez gain, egun osoko egitaraua antolatu dute. Programa areto futboleko txapelketekin hasiko da Trinitate plazan. 09:00etatik 13:00etara helduen partidak izango dira, eta 17:00etatik 21:30era ikasleen partidak, adinaren arabera banatuta.
11:00etatik 13: 00etara, Zuloaga plazan herri kirolak egingo dituzte. Gainera, Pasai txarangak, buruhandiek lagunduta, kaleak alaituko ditu 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 19:30era.