Dibertsitate funtzionala dutenengan jarri dute arreta Bularreko Minbiziaren Aurkako Mundu Egunean
Urriak 19 Bularreko Minbiziaren Aurkako Mundu Eguna da, eta horren harira zenbait ekitaldi antolatu ditu Minbiziaren Aurka Gipuzkoan erakundeak. Ostegun honetan elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean, eta begizta arrosa bat irudikatu dute. Bertan izan dira Eneko Goia alkatea eta Maite Peña Zainketako eta Gizarte Politiketako diputatua.
Elkartetik nabarmendu dute “kolektiborik ez baztertzea” dela euren helburuetako bat. Ildo horretatik, elkarteak aste honetan zehar topaketak antolatu ditu aniztasun funtzionala duten pertsonekin, Atzegi eta Begisare elkarteekin elkarlanean.
Gogoratu dutenez, bularrekoa da koloneko eta prostatako minbizien ondoren Gipuzkoan eragin handiena duena: 2022an, 559 kasu berri atzeman ziren lurraldean.