Donostiako 15K Klasikoak eragina izango du zirkulazioan igandean
Datorren igandean, urriaren 22an, Donostiako 15k Klasikoa lasterketa jokatuko da hirian. Bi proba ditu: Bost kilometrotakoa, 09:45ean hasiko dena, eta hamabost kilometrotakoa, 10:00etan, patinatzaileak 10:10ean eta 10:15ean gainerako parte hartzaileak. Hori dela eta, lasterketa pasatu ahala zirkulazioa etengo da 09:30etik probaren amaierara arte, 12:30era arte, gutxi gorabehera.
Lasterketa Madril Etorbidetik aterako da eta Amara, Erdialdea, Gros eta Antigua auzoak zeharkatu ondoren Anoetako miniestadioan amaituko da. Beraz, lasterketak irauten duen ordutegian auzo horietako trafikoari eragingo dio. Bide alternatiboak eskainiko dira egoiliarrak eta, batez ere, garraio publikoa pasatu ahal izateko.
Honakoak dira Donostiako Udalak proposatu dituen ibilbideak:
Antigua
Berio – Arriola pasealekua – Tontorgoxo kaletik atera nahi duenak bide hau hartu beharko du Illarra bidea – Pokopandegi – Pillotegi – Igara bidea – Bernardo Estornes (espaloia) – Xabier Lizardi – Urretxu – Orixe – Errotaburu – Amerika plaza. Sarbidea alderantzizko ibilbideko bideetatik egingo da.
Hirira Tolosa hiribidetik sartzen denak Zarautz kaletik edo bide berritik zirkulatu beharko du, helmugaren arabera.
Ondarreta edo Igeldotik atera nahi duenak: Bide hau hartu beharko du Vitoria / Gasteiz – Maule – Ondarreta – Olarain – Andrestegi – Berio – Illarra bidea – Pokopandegi – Pillotegi – Igara bidea – Bernardo Estornes (espaloia) – Xabier Lizardi – Urretxu – Orixe – Errotaburu – Amerika plaza.
Igeldo – Ondarretarantz joan nahi dutenek Errotaburu – Igara bidea hartu beharko dute eta bertan adieraziko zaie nola iritsi joan nahi duten helmugara.
Antiguako bizilagunak: auzotik atera ahal izateko Karmelo Etxegarai – Resurrección Mª Azkue – Zarautz – Amerika plaza edo Zarautz; Pio Baroja – Matia, iritsi nahi den lekuaren arabera.
Ibaetatik atera nahi duenak: Errotaburuko biribilgunera joan beharko du eta bertatik nahi duen helmugara joateko Tolosa hiribidetik Añorgarantz, saihesbidea, Amara edo Antiguarantz, eta Zarautz, Lorearantz eta Benta Berrirantz.
Sarbidea alderantzizko ibilbideko bideetatik egingo da.
Erdialdea
Kontxako pasealekurako sarbidea itxiko da zirkulazioaren bi noranzkoetan, eta, beraz, erdialderako noranzkoan, Zumalakarregi – Satrustegi biribilgunetik Mikelete – Pio Barojara desbideratuko da.
Ibilgailuek, larrialdietakoak izan ezik, ezin izango dute sartu Mirakontxatik Kontxako pasealekura eta Fedearen pasealekutik Aieterantz joan beharko dute.
Mirakontxa, Fedea pasealekua, Baenako dukea edo Sanserreka inguruko bizilagunak eta aipatutako bideren batera doazen taxiak izan ezik, gainerako trafikoa ezin izango da Sanserreka – Mirakontxatik jaitsi.
Parte Zaharra
Ibilgailuentzako portura sartzeko ibilbidea: Aldamar – San Bizente – San Juan – Abuztuak 31 – Nagusia – Portua – Mari.
Portutik irteteko ibilbidea: Kanpandegi – Koruko Ama Birjina – Mari – Portua – Nagusia – Abuztuak 31 – Soraluze – Aldamar.