Artxibatu egin dute erraustegiarekin lotuta Eusko Jaurlaritzako zerbitzuburu baten aurka abiatutako ikerketa
Erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko du GuraSOS elkarteak.
Donostiako 4. Intrukzio Epaitegiak artxibatu egin du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko Kutsaduraren Kontrolerako eta Prebentziorako Zerbitzuko buruaren aurka abiatutako ikerketa. Ingurumen baimenak emateaz arduratzen da zerbitzuburu hori, eta Zubietako erraustegiarekin lotuta ikertu dute.
GuraSOS elkartearen arabera, ordea, gasak garbitzeko sisteman zegoen “purga klandestino” bat ez zuen jaso kontrol txostenetan eta ingurumen baimenean. Horrez gain, elkarteak azaldu du erraustegian ez dagoela derrigorrezkoa den gas isurien muga gaindituz gero egin beharreko geldialdi automatikorako sistemarik, eta hala ere baimena lortu zuen Zubietako plantak.
Horrela, kasua “berehala eta ia ikertu gabe” itxi dutela salatu du GuraSOSek, instrukzio epailea ikertuari deklarazioa hartzera mugatu delako, elkartearen arabera. Horrela, jakinarazi dute erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko dutela.