Benito Lertxundiren 'Herri-behera' abestuz protestatu dute dorreen aurka
Loiolako Erriberako bizilagunek protestak egiten jarraitzen dute auzoko Sahatsa eremuan Eusko Jaurlaritzak eraiki nahi dituen dorreen aurka. Atzo arratsaldeko elkarretaratzean Benito Lertxundiren Herri-behera abestia kantatuz adierazi zuten hamarnaka bizilagunek proiektuaren aurka daudela.
Izan ere, Sahatsa eremua hamazazpi eta hamahiru solairuko bi dorreak eraikitzeko “txikiegia” dela uste dute hainbat bizilagunek, eta ondoan dagoen errepideko soinua “jasanezina” dela diote. Dorreen ordez, auzoak bestelako beharrak dituela uste dute.
Hona hemen atzo arratsaldeko elkarretaratzean bizilagunek grabatutako bideoa: