EAJk eta EH Bilduk bat egin dute «euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia» salatzeko
EAJk eta EH Bilduk adierazpen instituzionala adostu dute aste honetan euskararen aurka argitaratu diren epaien harira. Udaleko bi alderdi nagusiek “kezkaz” ikusten dute euskararen aurka epaitegietatik “indartzen ari den joera”. “Urte luzeetako ahaleginari esker lortutako eskubideetan eta euskararen biziberritze prozesuan” eragin dezaketen epaien aurrean, “ezinbestekotzat” daukate udala “oldarraldiaren aurkako eragile aktibo izatea”.
Hori dela eta, bi puntutako adierazpena izenpetu dute bi alderdiek: batetik, adierazten dute Donostiako Udalak bat egiten duela maiatzaren 10ean Euskalgintzaren Kontseiluak eta beste hainbat eragilek egindako adierazpenarekin. Era beran, udalak bat egin du azaroaren 4rako Kontseiluak Bilbon deituriko manifestazioarekin.
Bestetik, udalak euskara erdigunean jartzeko “konpromisoa” duela baieztatu dute, aste honetakoei moduko erasoei aurre egiteko baliabide guztiak erabiliz, eta hizkuntzaren normalizazioan, biziberritze politiketan eta etorkizuneko desafioetan indar eginez.