Jarri dituzte Gabonetako argiak
Oraindik bi hilabete inguru geratzen dira Gabonak iristeko, baina Donostia horretarako prestatzen hasi da, hainbat auzotan argiak jarri baitituzte dagoeneko.
Hala ere, ez dituzte abenduaren 1a baino lehen piztuko, egun hori aukeratu baitu Donostiako Festakek Gabonei hasiera emateko. Urumea ibaian egiten den ekitaldi baten bidez egingo dute argien piztuera aurten ere.