Larrotxeneko instalazio berrituen aurkezpena egingo dute arratsaldean
Larrotxene kultur etxeko ikasgelak eta ikus-entzunezko materiala berritu ondoren, etapa berria hasi da bai ikasleentzat eta baita irakasleentzat ere. Aurreko apirilaren 11n ireki zituen bere ateak berriro ere, bederatzi hilabetez itxita igaro ondoren eraberrituz, eta berrikuntza hauen berri eman nahi du kultur etxeak. Hori dela eta, Larrotxene Bideo berrituaren aurkezpena egingo dute gaur, ostirala, 19:00etan.
Larrotxene Bideok ibilbide garrantzitsua egin du, eta zinemagile garrantzitsuak atera dira bertatik: Moriarti ekoiztetxekoak, Michel Gaztanbide zinema zuzendaria eta gidoilaria, Leire Apellaniz zinema zuzendaria eta ekoizlea eta Pablo Malo zinema zuzendaria eta gidoilaria, besteak beste.
Garai bateko Larrotxene baserritik jaiotako kultur etxeak, bere 35. urteurrena ospatzeko, Larrotxene Bideoren historiaren protagonista izan direnekin batera egingo du instalazioaren aurkezpen ekitaldia gaur.