Basque Culinary Centerren Manteoko proiektuaren aurka manifestatu dira
Uliako Auzo Elkarteak deituta, hamarnaka lagun mobilizatu ziren ostiral arratsaldean Donostian, Basque Culinary Center Grosen eta Uliaren arteko Okendo Alde eremuan egitekoa den egoitza berriaren aurka.
Halako manifestazio ugari egin dituzte azkenaldian, salatzeko proiektuak Groseko azken berdegunea —Manteo eta Zemoria parkeek osatutakoa— suntsituko duela eta turistifikazioa areagotuko duela, besteak beste. Horrela, Okendo Kultur Etxetik abiatu ziren manifestariak, eta Groseko kaleetatik ibili ostean, udaletxeraino joan ziren.
Eskerrik asko berriz ere Manteoko berdegunearen alde "Parkea BAI, Culinary EZ!!" ozen esatera etorri zineten ehundaka lagunei!!! Ayer lo volvimos a demostrar: somos muchos muchos los que reclamamos que se detenga el expolio de Manteo. ¡No nos pararán!💪💪💪 pic.twitter.com/QqyNWkafwO
— SOS Manteo (@SOSmanteo) October 21, 2023