Goizuetako errepidean txintxetak bota dituztela salatzeko txirrindularitza martxa antolatu dute
Donostiako eta inguruko txirrindularientzat irteera ohikoenetako bat da Goizuetako joan-etorrikoa, baina hainbat erabiltzailek errepidean txintxetak bota dituztela salatu dute azkenaldian.
Horrela, Hernaniko Zikuñako klubak eta Gurea, Donostiarra, Martutene, Mundaiz, Egia, Loiolatarra eta Bera Bera klub donostiarrek hori salatzeko martxa zikloturista bat antolatu dute iganderako. 08:45ean abiatuko dira, Hernaniko Karabel auzotik. Ez da errepide horretan txintxetak agertzen diren lehenengo aldia, eta txirrindularien segurtasunerako arriskutsua dela salatuko dute igandeko martxan.