Saretuz Plazan egitasmoa egin dute Alderdi Ederren
Turistifikazioaren aurkako manifestazioa ez da izan igande honetan hirian antolatu duten jarduera bakarra. Kontsumo arduratsuaren aldeko Saretuz elkarteak modaren alternatiba jasangarriak sustatzeko jardunaldia burutu du, Alderdi Ederren 10:00etatik 14:00etara prestatu zuen azokan.
Joan-etorri etengabea egon zen goiz osoan zehar, eta bertaratutakoek antolakuntzak parte hartzeko prestatu zituen hainbat guneren artean aukeratu ahal izan zuten, esaterako, arropa trukerako gunea, tuneo gunea, marrazketa tailerra eta speakers corner. Izan ere, gaiari buruz modu praktikoan hausnartzeko beta eskaini nahi zuen elkarteak.
Jarraian, Joseba Parron San Sebastian argazkilariak ateratako argazkiak: