Bidebietako parkea eraberritzeko exekuzio proiektua onartu dute
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu egin du Bidebietako parkea eraberritzeko exekuzio proiektua, eta udalak aurreikusten du udaberrian hastea lanekin. Bederatzi astean gauzatu beharko dituzte lanak, eta 513.785 euroko aurrekontua izango dute horretarako.
2021ean Ekialdeko Barrutiko batzarretik ateratako proposamena da, eta proiektu parte hartzaile baten bidez garatu dute proiektua, Paisaje Transversal arkitektura estudioaren gidaritzapean. Parkearen egungo egoera “berregokitzea”, “gure irisgarriagoa eta inklusiboagoa” sortzea eta “jarduera eta erabilera partekatua sustatzeko guneak zabaltzea” dira eraberritzearen helburuak.
Zehazki, honako esku hartzeak egingo dituzte: parkearen konektibitate orokorra egokitzea, konexio eta ibilbide zailak konpontzea, egungo urmaelaren ordez egonaldi gune bat sortzea, gazteentzako elkarguneak sortzea, kirol kantxa berritzea, komun publiko bat jartzea eta ekipamenduak eta kaleko altzariak hobetzea.