Eskola publikoa eta euskalduna aldarrikatuko dute igandean
Igande honetan, hilak 29, manifestazio nazionala deitu du Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak. Hain justu, Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Lege berria izapidetzen ari den unean deitu du protestara plataformak, hura erretiratzea helburu. Manifestazioa 12:30ean abiatuko da Bulebarretik.
Plataformak salatu duenez, lege berriak “ez du eskola publikoa lehenetsiko, kohesio soziala eta ikasleen euskalduntzea oztopatuz”. Legea “iruzur handi bat” dela diote, “sare pribatua indartzera” datorrena.
Horren aurrean, “kohesioan oinarritutako hezkuntza euskalduna, laikoa, feminista, kalitatezkoa eta modu demokratikoan kudeatutakoa” eskatu dute, eta eskaera horrekin bat egiteko deia luzatu diete herritar guztiei.