LABO XL5 arte eszenikoen jaialdia egingo dute azaroaren 16tik 19ra
LABO XL5, Donostiako espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdiaren bosgarren edizioa, azaroaren 16tik 19ra egingo da. Lau egun horietan, dantzaz, antzerkiz eta zirku garaikideaz gozatzeko aukera izango da, jarduera profesionalez gain.
Edizio honetan hemeretzi ikuskizun, bi hitzaldi, topaketa profesional bat eta mugimendu tailer bat programatu dituzte, baita hainbat topagune eta jarduera paralelo ere. Aurkezpen prentsaurrekoan Ana Barrantes ekoizpen zuzendariak eta Jon Estala zuzendariak azaldu dutenez, aurten, “inoiz baino gehiago”, jaialdiak presentzia unibertsala du, tokiko, nazioko eta nazioarteko proposamenekin. Euskal konpainiek eta euskarazko lanek Europako hainbat tokitako proposamenekin bat egingo dute, eta, gainera, emakume sortzaileen lana erakusten dute eremu eszeniko guztietan: zuzendari, ekoizle edo teknikari gisa.
Horrez gain, bosgarren edizio honetan Bileratxoak (Artistaren eta programatzailearen txokoa) egingo dituzte. Topaketa hau azaroaren 17an, ostirala, egingo da jaialdiaren programazio profesionalaren barruan. Jardunaldi honetan, “modu lasai eta seguruan”, negozio-mahai irisgarriak eta hurbilak sortuko dira. Mahai bakoitzean konpainia bat eta programatzaile bat egongo dira, elkarrizketa eta komunikazioa zuzena izan dadin.
Gainera, aurten LABO GO jardunaldi bat eskainiko dugu jaialdian, artisten sorkuntza prozesuei ateak irekiz. Lehenengoa, bigarren urtez jarraian Circula! plataformarekin elkarlanean egindako lanaren emaitza da. ADDErekin (Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea) batera, jaialdiaren lehen egoitza artistikoa eman dute. Rebeca Carrera andaluziarraren Señora proiektua hautatu zuten. Hau izango da eskainiko den lehen erakustaldia. Bestalde, Gipuzkoako Dantzaguneari esker, Cruceiros Paraisok jaialdian parte hartuko du lehen aldiz. Horri esker, Galiziako komunitateak loturak eta zubiak egin ditzakete kanpoko beste eragile batzuekin. Eva Comesaña artista galiziarra izango da Gipuzkoako Dantzagunean lanean eta bera izango da bigarren erakustaldiaren protagonista.
Kartelaren protagonista
Aurten kartelaren protagonista, eta beraz, inaugurazio egunean jaialdia irekiko duen artista, Ainhoa Usandizaga da. Artista hernaniarrak zuzeneko laguntza jaso zuen jaialdiaren lehen egunean estreinatuko duen Bihar piezaren sorkuntzarako.
Egitaraua osorik
Azaroak 16 osteguna
12:00 Inaugurazio ekitaldia/aurkezpena – Kutxa Fundazioa Plaza/Tabakalera.
12:30 Ainhoa Usandizaga Bihar – Euskadi/Dantza garaikidea/Erabateko estrenaldia – Kutxa Fundazioa Plaza/Tabakalera.
17:30 Eva Comesaña Perder a lingua Galizia/Dantza garaikidea/Erakustaldia – Kutxa Fundazioa Plaza/Tabakalera.
18:00 Rebeca Carrera Señora Andaluzia/Dantza garaikidea/Erakustaldia – Kutxa Fundazioa Plaza/Tabakalera.
19:00 Julio Ruiz Tocar a un hombre Andaluzia/Dantza garaikidea/Flamenkoa/Estrenaldia Euskadin – Z Aretoa/Tabakalera.
21:00 Amahiru Duzhe gaizki Euskadi/Antzerkia/Euskara – Dabadaba.
Azaroak 17 ostirala
11:00 Bileratxoak Euskadi/Jardunaldi profesionala – Artisten Gunea Tailerra/Tabakalera.
13:00 NODE BATU (Berezia) Euskadi/Dantza garaikidea – Artisten Gunea Platoa/Tabakalera.
17:30 Marc Fernandez & Julio Leon (ÍOR) Catalonia/Dantza garaikidea – Kutxa Fundazioa Plaza/Tabakalera.
18:00 Funa Room 22 Italia/Dantza garaikidea/ Estrenaldia estatuan – Kutxa Fundazioa Kluba/Tabakalera.
19:00 Ana Cotore Stage Diving Aragoi/Dantza garaikidea/ Estrenaldia Euskadin – Z Aretoa/Tabakalera.
20:30 BILAKA Collective Mitologia Txikiak Lapurdi/Dantza garaikidea/Antzerkia/Euskara/Estrenaldia estatuan – Gazteszena/Egia K.E.
Azaroak 18 larunbata
10:00 Eusko Jaurlaritza (Aitziber Atorrasagasti)/SAREA (Nekane Basterretxea) Dantza Zirkuitua deszifratzen Euskadi/Hitzaldia – Ruiz Balerdi Aretoa.
12:00 Javier Mosquera de la Vega El valor de la cultura de proximidad Madrilgo Erkidegoa/Hitzaldia – Ruiz Balerdi Aretoa.
13:30 Traversée Dantza Konpainia Komunikazio inKomunikazio Lapurdi/Dantza garaikidea – Kutxa Fundazioa Plaza.
17:30 Mari Paula Escambo Cantabria/Dantza garaikidea/ Estrenaldia Euskadin – Kutxa Fundazioa Plaza.
18:00 Colectivo Glovo Xenérica Portugal/Galizia/Dantza garaikidea/ Estrenaldia Euskadin – Z Aretoa/Tabakalera.
19:00 Cia Traspasarte Máxima Starr Valentziako Erkidegoa/Antzerkia/Gaztelera/ Estrenaldia Euskadin – Kutxa Fundazioa Kluba/Tabakalera.
20:30 Las Palomas ¿Qué? Catalonia/Dantza garaikidea/ Estrenaldia Euskadin – Taba/Tabakalera.
Azaroak 19 igandea
10:00 Myriam Perez Cazabon Ez bat eta ez bi, baizik eta… HIRU(3) Euskadi/Mugimendu tailerra – Artisten Gunea Platoa/Tabakalera.
18:00 Compañía X Eta orain zer? Euskadi/Dantza garaikidea – Kutxa Fundazioa Plaza.
18:30 Rojotelón Transir Euskadi/Zirko garaikidea – Prisma/Tabakalera.
20:00 Collective Tröika See Saw Madrilgo Erkidegoa/Dantza garaikidea – Kutxa Fundazioa Plaza.
21:00 Su Marina by Su Euskadi/Performance/ Erabateko estrenaldia – Le Bukowski.
21:15 Amaiera ekitaldia – Le Bukowski.
Sarrerak
Jaialdiko ikuskizun eta jarduera gehienak doakoak izango dira. Hala ere, ikuskizun guztietara sartu, eta jaialdia babesteko, LABO Lagunak egitasmoa jarriko dute martxan. Abonuak, eguneko sarrerak eta banakako sarrerak albo batera utziko dituzte, eta tarifa lau bakar bati ekingo diote, jaialdiko ikuskizun guztietarako sarbidea izateko. LABOren lagun egitea hogei euroren truke izango da, eta www.labo.eus webgunearen bidez egin daiteke.