EkinDenda programa aurkeztu dute, merkataritza lokalak eskuratzen laguntzeko
Donostiako Udalak, Donostia Sustapenaren bidez, “EkinDendak” programan izena emateko deialdia egin du. Ekimen honen bidez, ekintzailetza komertzial berritzailea bultzatu nahi dute hirian, komertzioa jarri nahi dutenek negozioak kalean probatzeko aukera izan dezaten.
Marisol Garmendia Ekonomia eta Enplegu Zinegotziak nabarmendu duenez, “EkinDendak proiektua benetako jauzi kualitatiboa da, pertsona ekintzaileei lokal komertzialetarako sarbidea errazten dielako eta denda berriak abian jartzeko oztopo nagusietako bat gainditzen laguntzen duelako”. Era berean, Enplegu zinegotziaren nabamendu duenez, “ezinbestekoa da merkataritza guneen alokairua jaistea, hasi berriek ezinezko dutelako halako prezioekin aurrera egitea”. Ildo beretik, merkataritza guneetako jabeei, egoera hori kontuan har dezatela eskatu die, “auzoko merkataritza suspertzeko” bide emango lukeelako.
Aurkeztu berri duten proiektua bi faseetan banatuko dute: hasierako lau hilabeteetan, prestakuntza espezializatua eta aholkularitza eskainiko zaie parte hartzaileei; eta ondoren, negozioen bideragarritasuna aztertuko dute sei hilabetez, aldi baterako kokapenetan. Hain zuzen ere, programan parte hartzen duten pertsona ekintzaileek 10.000 euroko laguntzak jasoko dituzte lokalak alokatzeko.
Orotara 124.000 €-ko ekimena Next Funtsen Sustapen Ministerioaren bidez finantzatuko da. proiektua eta merkararitza suspertzea izango du xede, hiriko 2.483 txikizkako dendek, Donostiako benplegu guztiaren %8,9 osatzen baitute.