Miserikordia kalea oinezkoentzat izango da datorren astetik aurrera
Udalak iragarri duenez, Gros eta Egia auzoak lotzen dituen Miserikordia kalea oinezkoentzat izango da datorren astetik aurrera. Bihar (hilak 26) hasiko ditu lanak, eta hamar eguneko epean aurreikusten du lanak bukatzea.
Hala, inguruko bizilagunen eskaerari erantzungo dio udalak. Dena den, udalak zehaztu du “esku hartzea arina” izango dela: segurtasuna bermatzen duten oinarrizko elementuak jarriko dira eta hirigintza taktikoaren teknika aplikatuko da.