Sektore publikoko grebak trafiko arazoak eragin ditu goizetik
Aurtengo udazkenerako iragarrita zeuden bi greba egunen lehena dute gaur sektore publikoko langileek eta “jarraipen zabala” izaten ari da Donostian, sindikatuek adierazi dutenez. Goiz goizetik, zutabeak antolatu dituzte dira hiriko sarrera nagusienetan, goizeko trafikoa oztopatuz. Gauzak horrela, auto ilarak luzeak ikusi dira Ibaetan — Tolosa hiribidean,— eta Amarako sarbideetan — Karlos I hiribidean eta Gernika pasealekuan—.
🔴 #Donostia
— LAB Zerbitzu Publikoak (@LABpublikoa) October 25, 2023
💢 Ez, ez, ez, pribatizaziorik ez!#U25greba#PUBLIKOetaINDARTSU#SORTUetaEGONKORTU pic.twitter.com/W6nls3mKdw
Donostiako garraio publikoko geltokietan ere, jende andana bildu da goizetik, Easo geltokian, pertsona bat dabil 7:30etatik, trena ordubeteko maiztasunarekin igaroko dela jakinarazten. Era berean, Dbus zerbitzu minimoak eskaintzen dabil eta 30 minutu eta ordubete arteko maiztasunarekin iristen ari dira autobus gehienak. Gutxieneko zerbitzuez gain, 11:30tatik 13:00etara egingo den manifestazioak ere aldaketak eragingo ditu garraio publikoan. Bulebarretik abiatuko dira, erdialdeko kale nagusiak zeharkatzeko.
Greba deialdia dela eta, gutxieneko zerbitzuak ezarri dira egun osorako administrazio publiko osoan: garraioan, %30eko gutxieneko zerbitzuan ari dira lanean; hezkuntzan, bestalde, etapa bakoitzeko irakasle batek joan behar du ikastetxera; eta Osakidetzan, larunbateko gutxieneko zerbitzuak ezarri dira.
Gehiengo sindikaren babesarekin egin da sektore publikoko greba eta 150.000 grebara deituta daude Euskal Autonomia Erkidegoan. ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek, galdutako eros ahalmena berreskuratzeko beharrezkoa duten % 10eko soldata igoera; aldi baterakotasun tasak %8ra murriztea; pribatizazioarekin amaitzea, eta benetako euskalduntzea bermatzeko planak betetzea eskatzen dute, besteak beste. Eusko Jaurlaritzako langileei (Administrazio Orokorra, Osakidetza, irakaskuntza publikoa, Justizia…) eragiten die, baina baita aldundi, udal eta garraio zerbitzuei ere.