Aktibatek, arrakala digitalari aurre egiteko
Aktibatek Nahia Uranga eta Aitor Soroa gazteek sortutako proiektua da eta arrakala digitalarekin bukatzea du helburu. Horretarako, Donostiako adinekoak gaitasun digitaletan ahalduntzen dituzte, ikaskuntza aktiboko metodologia baten bitartez.
Hala, denbora tarte jakin batekin, adinekoek erronka bati egin beharko diote aurre, eta hainbat enigma argitu beharko dituzte, inguruan dituzte baliabide eta pistekin. Jolasaren diseinua, garapena eta dinamizazioa gazteek landu dute Martx Up! programaren barruan, eta hasieratik, prestakuntza eta jarduera interaktibo eta dinamikoak uztatzea izan dute xede.
Antolatzaileen arabera, eten digitala da egun adinekoek duten erronka nagusienetako bat . Horrenbestez, irtenbidea bilatu nahi izan diote: “Maiz gaitasun digitalean erantzukizuna duena dela uste dugun arren, digitalean inor atzean ez uztea guztion ardura den konpromiso partekatua dela”.