Baldintzapean aske da Mikel San Argimiro preso donostiarra, 22 urteren ondoren
Mikel San Argimiro Isasa preso donostiarra baldintzapeko askatasunean geratu da, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren (EZEZ) auto baten bitartez, 22 urte eta erdiko espetxe zigorra bete ostean.
Iazko azaroan, gradu erregresioa aplikatu eta bigarren gradura itzuli zen preso donostiarra, eta Martuteneko espetxera sartu zuten. Hain zuzen fiskalak helegitea jarri zuen Jaurlaritzak emandako hirugarren graduaren aurka, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak onartu egin zuen. San Argimirok 20 urte eta erdi zeramatzan preso, eta 2021. urtearen hasieran, bere zigorraren hiru laurdenak bete zituen. 2020ean Euskal Herriratu zuten; Soriako kartzelatik eraman zuten Martuteneko kartzelara.