Hilerrien ordutegiak Santu Guztien Egunerako
Santu Guztien Eguna izango da azaroaren 1a, eta Donostiako Udalak hiriko hilerrien ordutegiak jakinarazi ditu dagoeneko ez dauden pertsonak bisitatu nahi dituzten senideentzat eta lagunentzat. Polloe eta Altzako hilerriak 08:00etatik 19:00etara egon ohi dira zabalik azaroa eta martxoa bitartean.
Polloe inguruko nitxoen gunea irekita egongo da urriak 26an eta 27an: 08:00etatik 13:30era. Aldiz, urriak 28an, 29an, 30ean eta 31n; eta azaroak 1ean 08:00etatik 18:00etara zabalduko dute. Bestalde, Igeldoko hilerria irekita egongo da une oro.
Mezak
Santu Guztien Egunean meza egingo dute Polloe kaperan, 12:00etan. Eta hurrengo egunean, azaroaren 2an, meza egingo da Altzako hilerrian, 12:00etan, beilatokiaren ondoan.
Hilerrietarako garraio publikoa
Hilerrietara joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatu du udalak. Polloera iristeko autobus lineak: 9, 24, 27, 41, 42; Altzara iristeko autobus lineak: 13, 24, 27, 31, 38 eta Igeldora iristeko autobus linea: 16.