Ia 10.000 lagunek bisitatu dute 'Hondalea' 2023an
9.998 pertsonak bisitatu dute aurten Cristina Iglesiasen Hondalea eskultura, Cristina Enea fundazioak jakinarazi duenez —harena da bisiten kudeaketa egiteko ardura—. Iazko kopuruarekin alderatuz, beherakada nabarmena izan dute bisitek: 2022an 15.506 bisitari jaso zituen eskulturak, eta 2021ean 14.509 bisitari izan ziren. Bisita gidatuetan eta talde kopuruetan ere beherakada egon da.
Dena den, denboraldi honetan inoiz baino aukera gehiago egon da eskultura bisitatzeko. Izan ere, aurtengo berritasuna izan da Aste Santuko oporretan ere Hondalea bisitatzeko aukera eskaini duela udalak. Hori jakin zenean polemika sortu zen, eta Parkea Bizirik elkarte ekologistak salatu zuen Santa Klaran habia egiten duten hegaztiei kalte egingo ziela.
Aurtengo datuei erreparatuz gero, 804 lagunek bisitatu zuten eskultura Aste Nagusiko oporretan, eta 9.194 lagunek udan.