Festa giroan agurtu dute Antiguako frontoia
Eguraldia lagun, Antiguako bizilagun askok hartu dute parte Gero Arte Frontoia! jaialdian. Goizean, Loretope konpartsako erraldoi eta buruhandiak izan dira nagusi. Matia kalean gora eta behera, haur eta guraso asko ibili dira kalejiran, dultzaineroen soinuaren atzetik. Bazkalorduaren aurretik, ordea, Mikel Laboako plazako bidea hartu dute, eta pilotaleku barruan egin dituzte azken dantzak. Auzotar asko batu dira Antiguotarrak Dantza Taldea eta buruhandi eta erraldoiekin batera axuri beltza, arin arina eta fandangoa dantzatzera.
Gorputzak astindu ondoren frontoiko mahai eta harmailetan eseri dira asko eta asko, tortilla pintxo bat, edo antolatzaileek prestatu dituzten otorduez gozatzeko.
Hona hemen goizeko irudiak:
Eguneko jaialdiaz gain, auzoko pala txapelketa egin dute asteazkenetik ostiralera bitarte. Finala atzo jokatu zuten, eta Izar Agirretxe eta Kepa Bosch izan ziren garaile.