Txirain Kultur Elkartearen mende laurdena ospatu dute
Bazkari batekin ospatu dute Txirain Kultur Elkartearen 25. urteurrena Antiguako bizilagunek. Bazkideak 14:00ak aldera bildu dira Antiguako frontoian eta kalejira bat egin dute Erregezaintza kalean duten elkarteraino. Bertan, bazkideek osatutako menuaz gozatzeko aukera izan dute—potxak, legatza eta torrija— eta bazkalostean, kantuan jarri dira eta musika saio batekin.
Bazkarian, halaber, Antiguako beste bi elkarte izan dira. Basoetxea eta Antiguoko Kirol Elkarteak plaka baten bitartez omendu nahi izan dute Txirainen 25 urteko ibilbidea otorduaren ostean.
Hona hemen goizeko irudiak: