Palestina Askatzeko Herri Fronteak bi hitzaldi emango ditu Donostian ostegunean
Palestina Askatzeko Herri Fronteak (PAHF) hainbat hitzaldi eskainiko ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan Jarki antolakundeak antolatuta. Gazan gertatzen ari den genozidioari egun Erresistentzia Palestinarrak nola aurre egiten dion eta borroka molde ezberdinez arituko dira erakundearen Europako bozeramaile Majeb Dbsi eta Hussan Lubbade kide historikoa. Donostian bi hitzaldi emango dituzte: lehena, osteguna hilak 2, 11:30ean Ibaetako campuseko HEFA I-ko areto nagusian. Bigarrena, egun berean, 18:30ean Egiako kultur etxean.
Azken asteetan Palestinak bizi duen egoera lazgarria dela eta, mundu osoan elkartasun keinu ugari ari dira jasotzen palestinarrak. Horrekin batera, Israelen politika genozida salatzen ari dira, eta, soluzio politiko bat eskatzen ari dira milaka lagun mundu osoan zehar. Egoera hobe ulertzeko, eta erresistentziaren nondik norakoak azaltzeko asmoz antolatu dituzte hitzaldiok.
1967an sortu zen Palestina Askatzeko Herri Frontea, Israelen okupazioari aurre egiteko, herri palestinarraren eskubideak defendatzeko eta bere nazioaren askapena lortzeko helburuarekin. PAHFen helburu nagusia da herritar palestinarren itzulpena, autodeterminazioa eta estatu palestinar independente eta burujabe bat ezartzeko duen eskubidea baliaraztea lurralde palestinar okupatu guztietan. Bere kide ezagunenen artean dago Ghassan Kanafani poeta eta idazle iraultzailea.
Hona hemen joan den astean Gedar TB-k egindako elkarrizketa luzea, gazteleraz: