Dbusek Polloe bisitatzeko zerbitzu bereziak eskainiko ditu Santu Guztien Egunean
Bihar Azaroaren 1ean, Donostiako autobus zerbitzuak, geldialdi eta ibilbide bereziak eskainiko ditu Polloe Hilerrira, Santu Guztien Eguna dela eta. Irteerak Erdigunetik, Antiguatik, Amaratik eta Loiolatik izango dira.
Polloera joateko
Okendo 18tik, 9-Egia-Intxaurrondo linearen geltokitik, zerbitzu bereziak eskainiko ditu Polloe hilerrira joateko. Hala, 9-Egia-Intxaurrondo linearen ohiko jai egunetako zerbitzuak eskainiko dira 15-20 minuturo egunean zehar, eta horrez gain, zerbitzua indartuko dute 10 minutuko maiztasuna izango baitute hilerriko noranzkoan ateratzen diren autobusek, 10:00etatik 14:00etara.
Antiguatik (Zumalakarregi 9) Amara eta Loiolatik, bestalde, zerbitzu bereziak ezarriko dituzte 9:45etik 13:45era, 30 minutuko maiztasunarekin. Horrez gain, 24-Altza-Gros-Antiguo-Intxaurrondo linearen ohiko jai egunetako zerbitzuak: mantenduko dira: 11:00 – 12:30 – 14:0 – 15:30 – 17:00 – 18:30.
Polloetik itzultzeko
Polloetik ere irteera bereziak egongo dira itzultzeko: Okendo kalera bueltatzeko autobusak 20 minutuko maiztasunarekin iritsiko dira 10:20etik 14:00etara. Amara, Loiola eta Antiguara bueltatzeko, ordea, 30 minuturo iritsiko dira 10:15- 13:45 bitarte.
Era berean, Virgen del Carmen 65 geltokitik ere (Polloeko sarrera nagusitik 180 metrora) eta Dbusek 9-Egia-Intxaurrondo linearen ohiko jai egunetako zerbitzua eskainiko du; hau da, 15 eta 20 minuturo pasako dira autobusak.