Etxejabeek maizterren bermeak ez «lapurtzeko» gida
Saretxe etxebizitza sindikatuak tresna berri bat sortu du bizilagunei eskaintzeko: bermearen lapurreta ekiditeko gida.
Etxebizitza sindikatuaren ekiteko nagusia, “auzokideentzat etxebizitzarako eskubidea bermatu dadin” bizilagunak antolatzea da. Horretarako hainbat dira azken urteotan aurrera eraman dituzten egitasmoak. Azkenekoa, Etxebizitza Turistikoak debekatzeko gidaren aurkezpena izan zen. Oraingoan, maizterrek pairatzen duten egoera bati erantzuteko tresna aurkeztuko dute: Bermeen lapurreta ekiditeko gida.
“Argi utzi nahi dugu egoera hauei aurre egiteko modu hoberena antolakuntzan dagoela”, azaldu dute. Maiz jabeek ez dute aldez aurretik jarritako bermea itzultzen. Aipaturiko gidan, bermeak eta hauen funtzionamendua ulertzeko oinarrizkoak diren hainbat galdera erantzuten dituzte, baita hainbat egoeren aurrean “defendatzeko tresnak” eman ere.
Kanpainari hasiera emateko, datorren azaroaren 16an Hondarpe Auzo elkartean 18.00etan bilera irekia egingo dute, tresna aurkeztuz.