Manteoko zuhaitz eta zuhaixkak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute
SOS Manteok antolatuta, bisita gidatua egingo dute bihar, azaroak 1, Manteo eta Zemoriako zuhaitz eta zuhaixkak ezagutzeko. Azaldu dutenez, azken aldian “asko hitz egiten ari da” zuhaitz hauen inguruan BCC2-ren egoitza berria dela-eta, baina “gutxik ezagutzen dituztela” uste uste. Horregatik, udazkeneko “kolore dotorez janzten hasi direla aprobetxatuz”, antolatu dute bisitaldi gidatua, herritar guztiei irekia.
Donostiako politikariei eta Basque Culinary Centerreko Patronatuko kideei ere, “espresuki” gonbidapena emailez bidali dietela jakinarazi dute. 12:00etan abiatuko da bisita gidatua Okendo Kultur Etxetik abiatuta.
Iazko otsailean jaso genuen astekarian ‘Zuhaitz sorgindu’ hauen istorioa.
Zuhaitz sorginduen pasealekua