On Kixoteri lantza kendu diote berriz ere
On Kixote, eskuineko eskuan lantza falta duela. (Argazkia: Donostiako Udala) Cervantes plazan dagoen On Kixoteren eskulturari lantza kendu diote berriz ere. Carlos Garcia Hiri Mantentze eta Zerbitzuetakoa zinegotziak aipatu duenez, hori gertatzen den bederatzigarren aldia da. “Berriro konpondu beharko da, horrek dakarren gastuarekin, betikoen grazia konpontzeko”, esan du Garciak, baina ez du zehaztu “betiko” horiek nortzuk diren.


