Ondarretako murru zati bat erori da, itsasgoren ondorioz
Azken egunetako marea biziek kalteak eragin dituzte Ondarretako hondartzako hormaren beste eremu batean, eta udaleko iturriek azaldu dutenez, orain premiazko lanean ari dira kalteak aldi baterako arintzeko, harik eta proiektua idatzi ondoren behin betiko konponketa egin arte.
Hain zuzen ere, itsasgorak hondar mugimendu garrantzitsua eragin zuen Ondarretako Tenis ingurutik Loretopera doan horma inguruan. Horrek hutsik utzi zuen Ondarretako pasealekua eusten duen hormako zapata, eta hautsi egin zen.