Gau Beltza ospatu dute bart hiriko hainbat txokotan

Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatu dute bart gauean, eta azken urteotako ohiturari jarraituz, Donostiako hainbat auzotan nabaritu da hori. Antiguan, Egian, Txomiñenean, Morlansen eta Altzan jarduerak antolatu dituzte, besteak beste.
Altza izan da tradizio hau berreskuratzeko apustu argiena egin duenetako bat, eta atzo ere nabaritu zen, prestaturiko jardueretan zein jendearen erantzunean. San Martzial plaza leporaino bete zen Gau Beltza behar bezala ospatzeko, eta norberak bere beldurrak erretzeko. Kritika politikorako tartea ere izan zuen jarduerak, hiritarrentzat “beldurgarriak” diren udal gobernuaren hainbat egitasmo ere sutara bota nahi izan baitzituzten: hotel gehiago eraikitzea eta Jolastokietako etxebizitzak, esate baterako. Bull DJ-ak luzatu zuen jaia 20:30etik aurrera.
Parte Zaharrean ere egitarau zabala prestatu zuten, eta han egon zen Aratz Garcia Zaldua argazkilaria; jarraian ikus ditzakezue bere argazkiak:
























































































Antiguan frontoian egin zituzten jarduerak, eta Altzan bezala, bertan ere tartea izan zuten dantzek, kantuek eta beldurren erretzeek. Txomiñenean zirku bat antolatu zuten, barruan, hilerria, ebakuntza gela, psikiatrikoa eta gisakoekin.
Jarraian, Altzan, Antiguan —Joseba Parron San Sebastian argazkilariaren bideoa eta argazkiak—, Txomiñenean, Morlansen eta Ibaetan egindako argazkiekin osatutako argazki bilduma:

































































