Loreekin koloreztatu dute Polloe

Urtero legez, Santu Guztien Eguna izanik donostiar asko gerturatu dira Polloeko hilerrira egun osoan zehar, senide eta lagunak bisitatzera. Kontu kontari ibili dira batzuk, hilobiak txukundu dituzte beste batzuek, eta gehienek, loreak eraman dizkiete egun berezi honetan.
Taldetxoetan edo bakarrik, asko izan dira Egiako kanposantura gerturatu direnak. Jendearen joan etorriak goiz partean sumatu dira gehien, lore dendatik igaro ostean joan baitira hilerrira. Goizeko euriak atsedena hartu du eguerdi partean, eta eguzkiaren berotasunean, gertukoekin egoteko tartea luzatu dute askok.
Hona hemen eguerdian ateratako argazkiak:






























