Turismo plana jendaurrean aurkeztuko dute ostiralean Goiak eta Insaustik

Eneko Goia alkateak eta Jon Insausti Kultura, Turismo eta Euskara zinegotziak 2023-2027 legealdirako prestatu duten turismo jasangarriaren plana jendaurrean aurkeztuko dute ostiralean, Aquariumean, 18:00etan; sarrera doakoa izango da.
Isabel Agirrezabala Donostia Turismo udal erakundeko zuzendariak ere parte hartuko du aurkezpenean, eta ondoren mahai inguru bat egingo dute, arloko hainbat adituk. Peter Jordan
Toposhopyko ikerketa zuzendariak, Maria Garcia Giza Geografiako eta Turismoko Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasleak eta Iñaki Gaztelumendi Mundu Erakundeko aholkulariak. Jon Elzo Neuromarketing.eus & Gura Market_INeko bazkide sortzaileak moderatuko du saioa.