55 esku hartze egin dituzte bart denboralearengatik
Haizete handiak izan dira bart Donostian, eta udalak jakinarazi duenez, Udaltzaingoak eta suhiltzaileek hainbat esku hartze egin behar izan dituzte hirian horregatik. Esku hartze asko zuhaitzetan izan dira, haizeak 30 baino gehiago bota baititu hirian, baita adar ugari bota ere, udalak jakinarazi duenez.
Zehazki, 55 esku hartze egin behar izan dituzte 21:30etik 07:30era: haizeak mugitutako edukiontziak bere lekuan jarri, eroritako zuhaitzak kendu, aldamioetan eta fatxadetan ur baltsak kendu, eta abar. Bestalde, goizeko lehenengo orduan oraindik hainbat esku hartze irekita zituzten, gehienak zuhaitzak zirela eta.
#Haize eta euriagatik esku-hartze ugari aldi berean. Momentu honetan guardiako suhiltzaile guztiak lanean. #AlertaLaranja
— Donostiako Suhiltzaileak (@BomberosDonosti) November 2, 2023
Múltiples #intervenciones debido al viento y lluvia. Todo el personal de guardia trabajando, parque vacío. #AlertaNaranja #MismoPersonalDeGuardia #FMA pic.twitter.com/twS3a758lE